XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elizaren atxekaldeko kalea: Zk. 6 eta 2 etxeak lehenengoaren xehetasunekin.

Elizaren atzekaldeko kalean, beraren 6 zenbakian, dexente birmoldatutako etxe bat altxatzen da, XVI. mendekoa, giltzarrian armarri bat duena.

Gorago, arras galdurik, erliebe bitxi bat, ezpata daukan pertsona baten burua errepresentatuz.

Gaineratiko etxeek ez dute aipatzea merezi duen inolako elementurik eskaintzen, 2 zenbakiko etxeak izan ezik.

Hau seguraski XVI. mendekoa da, bi solairukoa eta harlanduz egina.

Eraikuntza modernoko beste etxe batek estaltzen du.